2011/09/06

1.ESKUTITZA BIZILAGUNEI / 1ª CARTA A LOS VECINOS

GERNIKA 1   KOMUNITATEAREN ESPAZIOA
UDAKO ZINEMA: EKARRI ZURE AULKIA
Bizilagun maiteak,
eskutitz honen asmoa zinemara gonbidatzea da.
Errekurtso artistikoek bizilagunen komunitateetara ekar ditzaketen onurak ikertzeko proiektu bat garatzen ari gara. Jarduera artistikoen bitartez elkar ezagutzea eta komunitate mailako zenbait aspektu garatu daitezkeelakoan gaude, hala nola elkarrekiko erlazio kultural, sozial ala linguistikoa. Gure bizilagunen komunitatea hautatu dugu ideia hau ikertzeko, eta espero dugu zuen gustoko izatea.
Hasteko, Udako Zinema egingo dugu gure etxeko terrazan zuontzat, atari honetako bizilagunentzat, eta parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu.
Tarte batean elkarrekin egon, afari-meriendatxo bat egin eta gure proiektua piskat kontatzea da plana. Iluntzean pelikula bat ikusiko dugu paretan proiektatuta. Denon artean pikatzeko zeozer ekarri eta bertan jan dezakegu informalki. Etxetik aulki bat ekartzea ere eskatzen dizuegu, ez baitugu denontzat...
Hainbat pelikula proposatuko dizkizuegu gaudenon artean bat aukeratzeko.
Irailak 9 ostiralean arratsaldeko 19:00etan Seigarren B-an zuon zain egongo gara.
Animatu!

6.B-KO BIZILAGUNAK:
MARISA, NORA,  PERU

No hay comentarios: